Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 30 de Octubre de 2019.
Via Irungo segurtasun ekonomikoa bermatu nahi du EAJk
Irungo jeltzaleek proiektuaren planteamendu urbanistikoan sakontzea eskatu dute ezer gehiago erabaki baino lehen
Miércoles, 30 de Octubre de 2019 - Actualizado a las 06:03h
IRUN- Xabier Iridoy, Irungo EAJko bozeramailea, eta Miren Guezuraga, taldeko zinegotzia, Txanaleta plazara gerturatu ziren atzo Via Irunen nondik norakoak errepasatzeko eta gaurko Osoko Bilkurara eramango den Zaisaren memoriaren inguruan jeltzaleek duten iritzia jakitera emateko.
Gobernu sozialistak, gaurko udalbatzan, Zaisak Via Irun proiektuaren kudeaketa eta garapen jarduera berea egin ditzan, berriro ere, memoria justifika-tzailea aurkeztuko du.
“Trenbide gunearen birsorkun-tza, inbertsio handia izango da gure udalerriarentzat”, zioen Iridoyk, eta, horregatik, Zaisa “Via Irun izeneko makro operazio” honen inbertsioan eta kudeaketan “nahasi” baino lehen, udal gobernuari eraikiko denaren eta egun ezezaguna denaren ingurukoak argitzeko eskatu zion.
Ildo horretan, “udal gobernuari Via Irunen planeamendu urbanistikoan aurrera egin dezala” eskatu zioten jeltzaleek. “Badugu aurreproiektuaren aurrerapena, baina dokumentu ez loteslea da”, azaldu zuen Iridoyk.
“Diseinu teknikoaren lerro nagusiak definitu behar dira. Diru sarreren eta kostuen aurreikuspen zeha-tzago bat dugunean, orduan jardun beharko genuke Via Irunen Zaisak eduki lezakeen parte hartzeaz eta bideragarritasun ekonomikoaz”, jarraitu zuen jeltzaleen bozeramaileak. “Zaisak proiektua kudeatu behar duela ere defendatzen dugu, hori bai, beharrezkoa den segurtasun ekonomiko-finantzarioa bermatzen duten datuak eskuan ditugularik”, amaitu zuen Iridoyk. - J.G.
No hay comentarios:
Publicar un comentario