Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 29 de Octubre de 2019.
“Ordenantza fiskal justuagoa lortu nahi dugu”
Irungo EH Bilduk zerga eta tasetan progresibitatea ezartzea proposatuko du biharko udalbatzan
Martes, 29 de Octubre de 2019 - Actualizado a las 06:04h
IRUN- Irungo EH Bilduk zergei eta tasei buruz landutako proposamena ezagutaraztera eman zuten atzo koalizio abertzaleko zinegotzi diren Jokin Melida, Oihana Briones eta Ane Unanuek.
Zergei dagokionez, ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ) izan zen koalizio abertzaleak aipatu zuen lehena. Zerga hori ordaintzetik ondorengo kasuak salbuetsita egotea proposatuko du bihar taldeak: alokairua sustatzea helburu duen erakunde publiko baten esku dauden etxebizitzetan, etxebizitzaren jabea menpekotasun egoeran dagoenean edo ordaintzailea haren zaintzailea denean, etxebizitzaren jabea zahar egoitza batean erroldatuta dagoenean eta herentzia bidez eskuratutako etxebizitzak lehenengo urtean.
Gainera, OHZrako hobari sorta bat proposatzen du EH Bilduk: bizikidetza unitateentzat bere errenta mailaren arabera hainbat beherapen. Bestalde, hutsik dauden etxebizitza guztientzat %50eko gainordaina proposatzen du taldeak.
Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergan, ibilgailu historikoek duten %100eko hobaria ken-tzea proposatzen du koalizio subiranistak.
Tasei dagokienez, 30 langile baino gutxiago duten kooperatibek aktibitateen lizentzia eta aktibitateen irekiera tasek ezartzen duen kuotaren erdia ordaintzea proposatzen dute. Horretaz gain, euskaraz grabatutako filme, iragarki eta bideoek okupazio tasarik ez ordaintzea proposatuko du EH Bilduk.
Melidak adierazi zuenez, taldea ziur dago “hauek guztiak onartuz gero ordenantza fiskal justuagoa eta orekatuagoa izango dugula”. - J.G.
No hay comentarios:
Publicar un comentario