jueves, 24 de octubre de 2019

Familia Ola programa, etxean ere euskararen transmisioa bultzatzeko

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 22 de Octubre de 2019.

Familia Ola programa, etxean ere euskararen transmisioa bultzatzeko

2-8 urte bitarteko haurren familiek bihartik (hilak 23) aurrera izena eman dezakete egitasmo honetan.
familia olaFamilia Ola egitasmoaren barruko ekintza bat.


Euskararen transmisioa sustatzeko egitasmo berri bat aurkeztu du Irungo Udalak. Merezi duelako! proiektuaren baitan sortutako Familia Ola programaren hamargarren edizioari ekingo diote, bereziki familia artean hizkuntzaren erabilera indartzeko. Hala, 2-8 urte bitarteko haurren familiek bihartik (hilak 23) aurrera izena eman dezakete egitasmo honetan (hemen). Apuntatzeko azken eguna azaroaren 6a (asteazkena) izango da.
Euskara arlotik diotenez, “hizkuntzaren familiarteko transmisioa bultzatzen lagundu nahi dugu eta, bereziki, pixkanaka-pixkanaka etxeko komunikazio esparru formal zein naturalak berreskuratu, geletatik harago, erabilera txikiagoa baita familiartean”.
Udaletik jakinarazi dutenez, 2019-2020 ikasturtean jarduera ugari egingo dituzte: sukaldaritza tailerrak, eskulanak, irteerak… Honakoak dira antolatu dituzten lehen jarduerak:
  • Zikloa familian: Haur zein helduek, jolas eta lurreko akrobaziak egingo dituzte azaroaren 12 eta 14an, 17:30tatik 19:00tara.
  • Arditurrira bisita: Meategia bisitatuko dute familiek, azaroaren 23an, 11:00etan (Arditurrin jarri dute hitzordua).
  • Zentzumenekin jolasean: Ikusi, usaindu, entzun, dastatu eta ukitzeko jolasak egingo dituzte azaroaren 26 eta 28an, 17:30tatik 19:00etara.

No hay comentarios: