Familia Ola programaren beste edizio bat prestatu dute
Ekimenaren helburua euskararen transmisioa familietan sustatzea da modu erabat ludikoan
Jueves, 24 de Octubre de 2019 - Actualizado a las 06:03h
IRUN- Irungo Udalak, bere Euskara Arloaren bidez, Merezi duelako! ¡Por lo que más quieres! proiektua abiarazi zuen 2009an, euskararen familiarteko transmisioa sustatzeko. Ekimen horren baitan, Familia Ola programa sortu zen: 2 urtetik 8 urtera bitartean dituzten haurren familientzako jarduera sorta bat.
Azken urteotan gauzatu izan da ekimena, euskararen familiarteko erabilera sustatzeko. Euskara arloak azaldu duenez, “hizkuntzaren familiarteko transmisioa bultzatzen lagundu nahi dugu eta, bereziki, pixkana-pixkana etxeko komunikazio esparru formal zein naturalak berreskuratu, geletatik haratago, erabilera txikiagoa baita familiartean”.
Horretarako, 2019-2020 ikasturtean, familia euskaldunentzat eta, hizkuntza ondo jakin gabe, euskararen erabilera sustatu nahi dutenentzat aisialdiko jarduerak antolatuko dira: sukaldaritza tailerrak, eskulanak, irteerak eta abar.
JARDUERAK AZAROANIkasturte honetako lehenengo hiru ekimenak datorren hilaberetako antolatu dira. Hala, azaroaren 12tik 14ra haur zein heldu jolasen bitartez zirkoaren mundu liluragarria ezagutzeko aukera izango dute, Irungo ikastetxeetan. Han esku jolasak eta lurreko akrobaziak egitera gonbidatuak daude hiriko familiak, 17.30etatik 19.00etara.
Bigarren jarduera azaroaren 23an ospatuko da, eta Arditurriko meategiak, Oiartzunen, ezagutzeko bisita gidatu bat izango da. Irteera 11.00etan hasiko da.
Bukatzeko, azaroaren 26tik 28ra Zentzumenekin Jolasean ekimena ospatuko da, zentzumenak martxan jarriz jolasteko eta esperimentatzeko. Ikusteko, entzuteko, usaintzeko, dastatzeko eta ukitzeko helbururarekin, gailetak egingo dira. Jardueraren ordutegia 17.30etatil 19.00etara izango da.
Hiriko ikastetxeetan izango dira jarduera horiek guztiak. Parte hartzaileek izena eman dezakete, urriak 23 eta azaroak 6 bitartean, irun.org udal webgunean. Ekimen guztiak dohainik dira. Parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz hitz egiteko borondatea edukitzea da. - J.G.
No hay comentarios:
Publicar un comentario