miércoles, 18 de diciembre de 2019

EH Bilduk 21 zuzenketa eramango ditu aurrekontuetara

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 17 de Diciembre de 2019.

EH Bilduk 21 zuzenketa eramango ditu aurrekontuetara

Koalizio abertzaleak “justizia soziala eta gizarte orakatu bat helburu” duten proposamenak aurkeztu ditu Irunen

18.12.2019 | 08:36
IRUN - Irungo EH Bilduko bozeramaileak, Jokin Melidak, eta taldeko zinegotzi den Oihana Brionesek, taldeak aurrekontu proiektuari aurkeztu dizkien zuzenketak azaldu zituzten atzo. Koalizio abertzaleko zinegotziek adierazi zutenez, "gure zuzenketak egoera gutxituan dauden arloetara bideratuta daude, beti justizia soziala eta gizarte orekatu bat helburu dutela."
Hori dela eta, Irungo EH Bilduren-tzat "garrantzia handia duten eta azken urteotan era sakonean landu" dituzten gaien gaineko zuzenketak aurkeztu dituzte. Gai horietaz gain, "kulturari dagozkionak eta herritar eta elkarteen eskaera zehatzei eran-tzuten dizkioten" zuzenketak ere aurkeztu dituztela adierazi zuten taldeko ordezkariek.
"Etxebizitzari dagokionez, behin baino gehiagotan aipatu dugu ez dugula zilegi ikusten jabego publikoa esku pribatuetara igarotzea", zioen Melidak. Ildo horretan, Alarde eremuan eraikiko diren etxebizitza guztiak publikoak izan daitezen urte anitzeko partida aurkeztu du EH Bilduk. Partida 2023 urtera arte luzatuko litzateke, 4.750.000 euroko guztirako kopuruarekin. Horrez gain, etxebizi-tza hutsen azterketa, Emigrazio eraikinaren erabilera erabakitzeko prozesu parte-hartzaile bat eta Miren Nekane eremua erabilpenaren azterketa proposatu dute.
Energia arloan, taldeak energiaren zerbitzu berdearen sorkuntza proposatuko du berriro ere. "2011-2015 legegintzaldian gaia mahai gainean jarri genuen, 2015 urteko hauteskundeen herri programan eskatu genuen eta urte horretako aurrekontuetan gaia txertatzen saiatu ginen; zinez uste dugu orain baldintza guztiak ematen direla Irunen eman behar den trantsizio ekologikoaren lidergoa hartuko duen zerbitzua sor-tzeko", azaldu zuen Melidak.
Merkataritzari dagokionez, Gobernuaren zirriborroak proposatzen dituen diru laguntzen kopuruak handitzea eskatuko du EH Bilduk.
Gazteria departamentuan beste teknikari bat kontratatzeko 60.000 euroko partida bat txertatzea proposatzen du ere koalizioak.
Bestalde, emakumearen etxea sortzeari behingoz ekin behar zaiola deritzo taldeak eta horretarako, prozesua bideratuko lukeen beste teknikari bat kontratatzeko beste 60.000 euroko partida proposatu dute EH Bildutik.
Irungo ikastetxeetan euskara erabilera bultzatzeko eta Loidi bekaren ikerketaren txostenak jasotzen dituen gabeziak betetzeko partidak ere kontuan hartzen ditu proposamenak. Bukatzeko, memoria historikoa lantzeko 200.000 euro gehitu nahi ditu taldeak aurrekontuetara. - J.G.

No hay comentarios: