miércoles, 4 de diciembre de 2019

Gabonak ekitaldi eta jardueraz beterik datoz Martindozenean ere

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 3 de Diciembre de 2019.

Gabonak ekitaldi eta jardueraz beterik datoz Martindozenean ere

Hilaren 14etik urtarrilaren 4ra bitarte, Martindozenea Gaztelekua gaztetxoentzako gune nagusi eta kuttunena bilakatuko da.
Gazte sailak dena prest du Gabonetarako.
Irungo Udaleko Euskara sailak dozenaka jarduera antolatu ditu Gabonei begira. Hilaren 14etik urtarrilaren 4ra bitarte, Martindozenea Gaztelekua gaztetxoentzako gune nagusi eta kuttunena bilakatuko da.
Antolatu dituzten jarduerak hiriko nerabe eta gazteekin batera diseinatu dituztela diote udaletik. “Helburua euren iritziak jasotzea izan da, egitea zer gustatzen zaien ikusi eta haiei begirako eskaintza interesgarria bildu”. Zehazki, San Tomas egunak ireki arren, aurtengo egitaraua aurreratu egin nahi izan dute, Hip-Hop Eguna ospatuz.
Honakoa da, gazteei begirako egitaraua:
  • Hilak 14: Hip-Hop eguna.16:00etan, parkour tailerra; 16:00etan, grafiti tailerra; 16:00etan beatbox tailerra; 17:00etan breakdance tailerra; 18:00etan DJ tailerra; 19:00etan Shintoma raperoaren kontzertua; 20:05an Beatbox eta Breakdance ikuskizunak; 20:30ean Berta Bittersweet-en kontzertua.
  • Hilak 21: San Tomas Gaztea egingo dute Martindozenean, 17:30ean. 12-17 urte bitartekoei begirakoa izango da.
  • Hilak 23: Gazteartean Talks saioa egingo dute 18:00etan. Saioan, kirolaren inguruko solasaldia egingo dute. 16-25 urte bitartekoei begirakoa izango da.
  • Hilak 26: Tik Tok txapelketa. Film laburrak sortu, editatu eta elkarbanatzeko sare soziala baliatuko dute. 12-17 urte bitartekoei begirakoa da.
  • Hilak 26: Birziklatze tailerra egingo dute 18:00etan 16-25 urte bitarteko gazteek.
  • Hilak 27: Kaletik bildutako latekin mural bat osatuko dute 15:00etan. Izen ematea, helbide honetan edota 656 794 372 telefono zenbakian.
  • Hilak 28: DJ Oihan Vegarekin diskofesta, 12-17 urtekoentzat.
  • Hilak 29: Eski eta snowboard irteera, 45 euroren truke (12-25 urte). Izen emateak, hemen.
  • Hilak 30: Irteera: Big Karting Indoor + Paintball, 10,90 euroren truke (16-25 urte). Izen ematea, hemen.
  • Hilak 31: Paddle Up saioa Santiagoko kanalean, 12-25 urte bitartekoentzat.
  • Urtarrilak 2: Opariak sortzeko tailerra egingo dute, 17:30ean (12-17 urte).
  • Urtarrilak 2: Robotika tailerra (16-25 urte).
  • Urtarrilak 3: Humor Amarillo delako irteera, 4 euroren truke. Izen ematea, hemen.
  • Urtarrilak 3: Gasteizko City Jump-Trampolin Parkera irteera, 4 euroren truke (12-17 urte).
  • Urtarrilak 4: Co-lagun festa, 18:00etan, 12-25 urte bitartekoentzat.

No hay comentarios: