Lannahi programaren bigarren txandaren izenemate epea ireki du Udalak
Lannahi programaren bigarren txanda abian jarri du Irungo Udaleko Euskara Arloak. Langabezia egoeran dauden pertsonei begirakoa da programa eta haren bitartez euskara debalde ikasteko aukera ematen zaie. Bigarren txandako ikastaroa urtarrilaren 7an hasi eta martxoaren 18an bukatuko da.
Lannahi programan izena eman nahi dutenek izen-ematea internetez egin beharko dute 2. txandarako, abenduaren 2tik 10erako epean, SAC24h zerbitzuaren bitartez Irun Txartela edo beste ziurtagiri digital batzuk erabiliz. Hori ezinezkoa bazaie, HAZeko autozerbitzu terminaletan (San Martzial kalea, 2) egin daiteke matrikula egunero 8.00etatik 22.00etara. Eskaria egiteaz gain, mailaketa proba 943 505273an eskatu behar da, Udal Euskaltegian ari direnen edo aurreko ikastaroan aritu direnen kasuan izan ezik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario