miércoles, 18 de diciembre de 2019

Yurre Ugartek eta Joseba Larratxek 'Joana Maiz' eleberri grafikoa aurkeztuko dute bihar

Noticia publicada en Diario Vasco,el miércoles día 18 de Diciembre de 2019.

Yurre Ugartek eta Joseba Larratxek 'Joana Maiz' eleberri grafikoa aurkeztuko dute bihar

Yurre Ugarte idazlea. /  DE LA HERA
Yurre Ugarte idazlea. / DE LA HERA

Garbiñe Ubeda kazetariak gidatuko du Brontë Liburu-dendan egingo den ekitaldia

M.A.I.IRUN.
Yurre Ugartek eta Joseba Larratxek bihar, osteguna, Irunen aurkeztuko dute argitaratu duten lan berria: 'Joana Maiz' eleberri grafikoa. Aitzondo Euskara Taldeak antolatutako ekitaldia Brontë Liburu-dendan egingo da, 19:00etan.
Yurre Ugarte idazle eta gidoilaria Tolosan jaio zen eta urteak daramatza Irunen bizitzen. CBA liburutegian egiten den euskarazko irakurle tailerra koordinatzen du. Joseba Larratxe ilustratzaile eta komikigilea irundarra da, eta lan asko argitaratu ditu, horietako zenbait Yurre Ugarterekin elkarlanean, 'Katu hegoduna' eta 'Xabiroi' aldizkarirako komikiak. Orain, 'Joana Maiz' eleberri grafikoa egin dute Ugarteren gidoia eta Larretxeren marrazkiak batuz. Harriet Edicionesek argitaratu du komikia, bai euskaraz eta bai gazteleraz.
Nobela grafikoaren sinopsiaren arabera, protagonistak, Joana Maizek, «uko egingo dio euskal historia kanonikoaz diharduen gidoi bat filmatzeari, eta castingean baztertutako atsoa berreskuratuko du, bere bertsioaren ardatz bihurtzeko; etxetik kaleratua izatekotan den andre zaharra. Bizi-une ezberdinetan dauden bi antigona hauentzat, erresistentzia izango da jarrera askatzaile bakarra».
Bihar Brontë Liburu-dendan burutuko den aurkezpena euskaraz izango da eta Garbiñe Ubeda kazetari tolosarrak gidatuko du ekitaldia. Sarrera dohain izango da, eta komikiaren egileei galderak egiteko aukera izango dute ikus-entzuleek.

No hay comentarios: