Santano alkateak nabarmendu du «herri mailako akordioa» izan dela gaur sinatutakoa. Etxebizitza, energia berdea, euskara, merkataritza eta memoria historikoaren esparruetan inbertituko dute dirua.
Irungo PSE-EE eta EH Bildu taldeek 2020ko aurrekontu akordioa sinatu dute gaur. Asteartean sozialistek Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzarekin egin bezalaxe, gaur koalizio subiranistarekin hitzartutakoa sinatu dute. Bertan izan dira alkate Jose Antonio Santano eta Miguel Angel Paez sozialistak, eta koalizio subiranistako kide Jokin Melida eta Oihana Briones. 5,2 milioi euroko akordioa sinatu dute bi taldeek, etxebizitza, energia berdea, euskara, merkataritza eta memoria historikoaren esparruetan inbertitzeko.
Santano izan da lehena hitza hartzen, eta nabarmendu du «herri mailako akordioa» izan dela gaur sinatutakoa. «Ezberdintasunen gainetik elkarrizketaren bidean akordioa lortu dugu, guztion artean Irun hobetzeko. Hauteskundeetan irundarrek mezu hau bidali ziguten», adierazi du. Sozialistek betidanik elkarrizketaren aldeko apustua egin dutela gogorarazi du, demokrazian elkarrizketa baita «erreminta nagusia».
Bestalde, Melidak azaldu du taldearen hauteskunde programan jasotako hainbat proposamen bildu dituztela 5 milioi euro inguruko akordioan. «EH Bilduren zeregina beti izan da herritarren bizi baldintzak hobetzea», esan du. Bide horretan, zenbait zuzenketa landu dituzte azken asteotan, eta gaur sinatutako agirian «ia guztiak» jaso dituztela nabarmendu du.
Ikusmin handikoaAstearteko agerraldiak ikusmina piztu bazuen, gaurkoa are jendetsuagoa izan da. Santanok berak nabarmendu du inoizko agerraldirik jendetsuena izan dela, Espainiako Estatu mailako hedabide ugari gerturatu dira sinadura ekitaldira.
Sozialisten eta EH Bilduko kideen arteko akordioaren inguruan azken egunotan Covitek egindako adierazpenen inguruan ere galdetu diete bi taldeetako ordezkariei. Biek nabarmendu dute Irunez ari direla akordio honetan, irundarrei dagozkien kezkez. «Errespetu handia dut sufritu duten guztiekiko, eta nola ez Coviteko kideekiko. Baina honek ez du horrekin zerikusirik. Irundarren bizitza hobetzeko akordioez ari gara. Gainera uste dut denei ongi irudituko zaigula etxebizitzak hobetzea, gazteen baldintzak hobetzea… Guzti honetaz ari gara», esan du Santanok. Melidak ere nabarmendu du gaurko gaia aurrekontuak direla, baina bide batez biktima guztientzat «justizia, errespetua, egia eta erreparazioa» eskatu du.
Akordioa
Gaur bi taldeek sinatutako akordioan gai ugari ukitu dituzte. Etxebizitza alorrean, honako proposamenak egin dituzte: babes ofizialeko etxebizitzak egiteko apustua egitea Alarde inguruan; etxebizitza hutsen inbentarioa egitea; emigrazio eraikinaren erabilera aukeratzeko prozesu parte hartzaile bat egitea; eta alokairu publikoa sustatzea. Honetarako 4.484.000 euro inbertitu nahi dituzte.
Gaur bi taldeek sinatutako akordioan gai ugari ukitu dituzte. Etxebizitza alorrean, honako proposamenak egin dituzte: babes ofizialeko etxebizitzak egiteko apustua egitea Alarde inguruan; etxebizitza hutsen inbentarioa egitea; emigrazio eraikinaren erabilera aukeratzeko prozesu parte hartzaile bat egitea; eta alokairu publikoa sustatzea. Honetarako 4.484.000 euro inbertitu nahi dituzte.
Trantsizio energetikorako neurriak hartzea ere bildu dute proposamenean (92.000 euro). Bestalde, eskoletan eta liburutegietan euskara sustatzeko apustua egin nahi dute, euskarazko kultur eskaintza handituz (100.000 euro). Merkataritzari dagokionean, laguntzak emateko irizpideak handitzea eta merkataritza txikia sustatzeko diru partida handitzea (175.000 euro) adostu dute bi alderdiek. Azkenik, PSE-EEk eta EH Bilduk memoria historikoa berreskuratzeko 200.000 euro inbertitu nahi dituzte.
Negoziaketak aurreraAste honetan Gipuzkoako EAJk Irungo 2020ko aurrekontuen gaineko irakurketa egin du, PSE-EEk Elkarrekin Podemos eta EH Bildurekin sinatutako akordioaren harira.EAJren arabera, 2019an jeltzaleen eta sozialisten artean sinatutako akordioa hautsi du alderdi sozialistak, «adostutako araua izugarri urratuz».
Sozialisten eta jeltzaleen arteko akordioa hautsitzat eman daiteke, baina Ogasun ordezkari Miguel Angel Paezek nabarmendu du gaur negoziazioek jarraitzen dutela. «Aurrera doaz negoziaketak EAJrekin. Herriko taldearen erantzunaren zain gaude». Astearteko plenoan bozkatu eta onartuko dituzte 2020ko aurrekontuak. Ordura arte EAJ zein PP taldeekin negoziatzen jarraitzeko asmoa du udal gobernuak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario