Aurtengo sanmartzialetako musika agenda prestatzen hasi dira. Jotzeko interesa duten Irungo taldeek otsailaren 10era bitarte izena eman dezakete.
Irungo Udaleko Kultura saila dagoeneko aurtengo sanmartzialei begira jarri da. Zehazki, musika programazioa prestatzen hasi dira, eta aurreko urteetan bezalaxe, irundarrek aukeratuko dituzte oholtza gainera igoko diren taldeak.
Taldeak aukeratu aurretik, lehenengo beharrezkoa da hiriko eta inguruko musika taldeekin harremanetan jartzea. Beraz, kontzertua jotzeko interesa duten taldeek izena eman beharko dute, otsailaren 10era bitarte, lotura honetan.
Taldeek honako baldintzak bete beharko dituzte: taldekideen %50a Irunen erroldatua egotea, 60 minutuko errepertorioa bermatu behar dute, eta ekainaren 23tik 28ra bitarte jotzeko aukera izan behar dute. Gainera, iaz jo ez zuen talde bat izan beharko du. Aukeratutako taldeek 1.000 euro jasoko dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario