Iridoyk gezurtatu egin ditu PSEko lurraldeko eta tokiko arduradunek EAJrekiko akordioa hausteari buruz, behin eta berriz egindako adierazpenak
Adostu ahal izateko nahi izan behar dela zehaztu du bozeramaile jeltzaleak, “eta agerian geratu da Irunen PSEk ez duela nahi izan”
Xabier Iridoyk esan duenez, ez da inoiz aurrekontu akordiorik lortu PSErekin Irunen eta ez da iritsi, hasieratik Jose Antonio Santanok hala nahi izan duelako. “Irungo alkatearen akordiorako borondate eza, berriro ere, agerian geratu da. Izan ere, joan den urtarrilaren 3an, EAJko zinegotziek, bi alderdien arteko itun orokorraren araberako erantzukizun-ariketa batean, eskaintza publiko berri bat egin zuten. Arrazoizkoa, onargarria, eta Irungo herritarren beharrei erantzuten zion eskaintza. Beste behin, ordea, EAJren planteamendua atzera bota zuten sozialistek”.
Iridoyren ustez, gertatutako guztiaren irakurketa egokiena hurrengoa da; Santanok alkatetza lortu zuen EAJrekin egindako itun globalaz baliatuta, eta ordutik itun hori existituko ez balitz bezala jarduten ari da, Udaleko bigarren indarra ez diren beste aukera batzuez bilatuz. “Guztia, PSEk argi dakielako eta jakitun delako EAJ dela, beraiek Irunen duten proiektu politiko agortuaren alternatiba”.
Iridoyren arabera, horiek dira Jose Antonio Santanok eta PSEk EAJrekin duten konpromisoa alde bakarrez haustera eraman dituzten arrazoiak. Eta, dituzten erantzukizunak saihesteko, etengabeko manipulaziora eta gezurretara jotzen dute.
Azkenik, adostu ahal izateko nahi izan behar dela zehaztu du bozeramaile jeltzaleak, “eta agerian geratu da Irunen PSEk ez duela nahi izan”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario