Zirkulazio aldaketak Dunboa auzoko irteeran
Obren ondorioz, Dunboa auzoko irteeratik (Ramon Iribarren kalea), Santiagoruntz doan erreia (Bidasoa kalea, Gernikako Arbola Plaza) moztuta egongo da astelehenetik eta astebetez. Bertara iristen den trafikoa kanaletik paraleloan desbideratuko da, hau da, Dunboa kaletik Nafarroako Ibilbideko semaforora arte
Bidasoa Behea, 2020ko urtarrilaren 24an. Txingudiko Zerbitzuakek jakinarazten du datorren astelehenean, urtarrilak 27, Dunboa auzoko irteeerako zirkulazio erreia moztu egingo dela Irungo Santiago kalean martxan dauden obrak direla eta. Obra hauen helburua saneamendu sarearen kontrol estazio baten ezarpena da.
Obren ondorioz, Dunboa auzoko irteeratik (Ramon Iribarren kalea), Santiagoruntz doan erreia (Bidasoa kalea, Gernikako Arbola Plaza) moztuta egongo da astelehenetik eta astebetez. Bertara iristen den trafikoa kanaletik paraleloan desbideratuko da, hau da, Dunboa kaletik Nafarroako Ibilbideko semaforora arte.
Obraren helburua datu ezberdinak jasoko dituen estazioa ezartzea da, besteak beste, emariaren bolumena eta uraren kalitatearen zenbait parametro. Horri esker kontrolatu ahal izango da sistemak nola funtzionatzen duen egoera arruntean eta euri garaietan, eta aldi berean isuriketarik ematen den jakingo da. Proiektuaren azken helburua da eskualdeko saneamendu sarea monitorizatzea da honen funtzionamenduaren inguruan datuak biltzea uholdeak, buxadurak edo behar ez diren ekarpenak euri garaietan saihestu ahal izateko.
Lan hauek H2O Gureak proiektuaren baitan kokatzen da eta FEDER funtsek kofinantzatutako mugaz gaindiko ekimen batean barnean dago,Frantzia-Andorra Lankidetzarako Programa Eragilea 2014-2020 (POCTEFA) izeneko neurri multzoarekin loturik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario