Atzo banatu zituzten urteko kirolari emakumezko, gizonezko eta talde onenaren sariak, urteroko Kirolaren Galan.
Kirolari irundar onenak aukeratu zituzten atzo, Musika Eskolako Kontserbatorioko aretoan egindako Kirolaren Galan. Bertan, 2019ko kirolari emakumezko, gizonezko eta talde onenaren sariak banatu zituzten. Horrez gain, aurten laugarren sari bat banatu dute, berezia gainera. Irundarrek aukeratu dute Irundarron Saria nori eman.
BATeko Teresa Errandonea izan da aurtengo emakumerik onena.«Atzetik dagoen lanari balioa ematen dio sari honek, eta guretzako motibazio handia da horrelako bat jasotzea», adierazi zuen. Gizonezko onena berriz, Hondarribia Arraun Elkarteko Iñigo Vertiz arraunlaria izan da. Sari honez gain, Irundarron Saria ere eskuratu du, hortaz, bi sari jaso zituen atzoko galan. «Ohore bat da. Ez nuen espero eta ikaragarri da niretzat sari hauek jaso izana». Amaitzeko, talde onenaren saria CD Bidasoa eskubaloi taldeak eskuratu du aurten. «Zure jendeak emandako errekonozimendu bat da, asko pozten gaitu saria jasotzeak», adierazi zuen Iker Serrano kapitainak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario