jueves, 26 de noviembre de 2020

Antzerki saio bikoitza egongo da Amaian Euskararen Egunaren aurreko asteburuan

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el jueves día 26 de Noviembre de 2020.

Antzerki saio bikoitza egongo da Amaian Euskararen Egunaren aurreko asteburuan

'Marierrauskin', larunbatean, ume eta familientzat da; 'Zaldi Urdina', igandean, nerabeei begira egindako drogen inguruko lana da

Familia osoari zuzendutako proposamen koloretsua da Glu Glu taldearen Marierrauskinen ekoizpen hau./
Familia osoari zuzendutako proposamen koloretsua da Glu Glu taldearen Marierrauskinen ekoizpen hau.
M.A.I.IRUN.

Euskaraldia dela eta, burutu den programa kulturalak hainbat proposamen ekarriko ditu hirira. Atzo bakarrizketa umore-tsu batek ireki zuen egitaraua eta datozen egunetan musika eta an-tzerki saio ezberdinak burutuko dira. Ene Kantak talde naparrak 'Liluragarria, gorputz barrura goaz' abesti eta dantza ikuskizuna aurkeztuko du bihar Amaian; larunbatean Kantujira egongo da Udal Kontserbatorioko aretoan Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin eta datorren astean saio narbamen gehiago ikusi ahal izango dira.

Horiez gain, Amaia Kultur Zentroak asteburu honetan bi an-tzerki saio ezberdin hartuko ditu, 'Mari Errauskin', umeei zuzenduta, eta 'Zaldi Urdina', nerabe eta gazteentzat. Hauentzat, baita egitarauan agertzen diren bestelako saioentzat ere, irun.org/sarrerak webgunean edo, presen-tzialki, Luis Marianoko Turismo Bulegoan eskuratu daitezke sarrerak, ordaindu behar badira, baita dohakoak badira ere.

Azaroak 27
Ene kantak talde nafarraren 'Liluragarria, gorputz barrura goaz'.
Azaroak 28
Glu Glu taldearen 'Mari Errauskin' atzerkia eta 'Kantujira' saioa.
Azaroak 29
Axut!, Artedrama eta Dejabuk ekoiztutako 'Zaldi urdina'.
Abenduak 1
'Zoaz pake santuan' helduentzako antzerkia.
Abenduak 3
Bertso saio berezia '... nahi dugu hitz eta jolas' gaiarekin.
Abenduak 5
'Laburbira', euskarazko film laburren saioa.

'Mari Errauskin'

Glu Glu taldeak antzerkirako ipuin klasikoen moldaketetan aurrera pausoak eman nahi ditu eta, horien artean, klasikoetan klasikoa denMari Errauskin ekarriko du larunbat honetan Irungo Amaia Kultura Zentroko auditorio nagusiaren oholtzara.

Komeria sortuz, kantuan eta dantzan, jolas etengabean, eramango du Glu Gluk istorio hau jende aurrera. Oraingoan, berriz, printzesen ipuinari buelta eman nahi izan dio eta gelako liderra eta eskolako printzesa sentitzen den ume bat izango da protagonistetako bat. «Antzerkia ipuinaren barruan edo ipuina antzerkiaren barruan baliatuko dugu umeen arteko elkartasunaz hitz egiteko. Eskoletan eta umeartean gehiegikeriak gertatzen direnean mutu ez geratzea zein garrantzi-tsua den azpimarratu nahi dugu», diote ekoizpena aurrera atera duten Mari Cruz Melgosak eta Toño Pintok. Nahiz eta familia osoak disfrutatzeko proposamena izan, bereziki 3 eta 9 urte bitarteko haurrentzat dago pentsatua, ordu beteko luzaerarekin. Sarrerak 4,40 euroko prezioa dute

'Zaldi urdina'

Axut!, Artedrama eta Dejabuk ekoiztutako 'Zaldi Urdina' izango da iganderako antzerki proposamena, 19.00etan eta dohako gonbidapenekin (irun.org/sarrerak webgunean eskatu behar dira ere). Kasu honetan, ikuslego helduxeago bati begira dagoen lana da: 14 urtetik gorako nerabe eta gazteak.

Lan honen tituluaren erreferiantzia 80ko hamarkadan heroinari ematen zitzaion 'zaldi zuria' ezizenan aurkitzen da. Bada, hortaz, drogaren inguruan ausnarketa bat. Unai Iturriaga eta Igor Elortza dira antzezlanaren idazleak eta denboratan heroinak eragindako mina dela eta, gaur egun berriz ere kaleetan zabaldu izanaren harridurak bultzatu ditu. Droga bera kontsumitzeko egungo modu berrietan oinarritzen da 'Zaldi urdina' titulu metaforikoa.

Kontatzen den istorioa hau da. Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari eta polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.

Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera.

Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira, astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.

No hay comentarios: