Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el lunes día 23 de Noviembre de 2020.
Euskaraldian 1.945 irundar izena eman dute orain arte
INSKRIPZIOAK EGITEKO ETA TXAPAK JASOTZEKO EPEA BIHAR ARTE LUZATU DA IRUNGO UDAL EUSKALTEGIAN
– J.G. 23.11.2020 | 01:29IRUN – Abenduaren 4ra bitartean, Euskaraldiaren 2020ko edizioan parte hartuko du Irunek. Euskara Arloak jakinarazi duenez, luzatu egin da herritarrek izena emateko epea, azaroaren 24ra, hau da, bihar arte, eta, horrela, ahobizi edo belarriprest txapak jasotzeko epea ere luzatu da. Zehazki, gaur eta bihar, jaso ahalko dira txapak, udal euskaltegian, ordu hauetan: 23an eta 24an, goizez, 11.00etatik 13.00etara bitartean, eta arratsaldez, 16.30etik 19.30era bitartean. Orain arte, 1.520 ahobizik eta 425 belarriprestek eman dute izena, eta, entitateei dagokienez, 92, zeinek euskaraz aritzeko 400 arigune ere sortuko dituzte. Euskaraldiari buruzko informazio guztia, baita hirian Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko aurreikusi diren jarduerei buruzkoa, udal webgunean ikus daiteke, irun.org helbidean. Programatutako ekitaldiei dagokienez, jakinarazi dutenez, agortu egin dira Ene Kantak hilaren 27an ematekoa den ikuskizunerako sarrerak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario