miércoles, 9 de octubre de 2019

1,5 milioi euro zertan inbertitu erabaki beharko dute herritarrek

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 8 de Octubre de 2019.

1,5 milioi euro zertan inbertitu erabaki beharko dute herritarrek

Gaurtik hilaren 15era bitarte aurrekontu partehartzaileetan bildutako proposamenen artean bozkatzeko aukera dago.
Ospitale zaharreko partaidetzazko aurrekontuen saioa
Gaurtik aurrera, irundarrek 1,50 milioi euro zertan inbertitu erabaki beharko dute. Izan ere, aurrekontu partehartzaileetan aurkeztutako proposamen finalisten artean bozkatzeko aukera dute jada. Herritarrekin egindako bileretan 20 proposamen finalista aukeratu dituzte, eta gazteei begirakotan aldiz, 19 bildu dituzte.
Hilaren 15ra (asteartea da) bitarte, 16 urtetik gorakoek (webgune honen bitartez) eman beharko dute botoa. Online egiteaz gain, HAZ bulegoan ere bozkatzeko aukera izango da. Gainera, ostegunean, larunbatean, astelehenean eta asteartean Zabaltza plazan jarritako postuetan ere aukera berbera izango dute herritarrek. Informazio gehiago, Irungo Udalaren webgunean.

No hay comentarios: