Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 23 de Octubre de 2019.
Pikoketako fusilatuak omenduko ditu Nicolas Guerendiain elkarteak
2019(e)ko urriaren 23a, asteazkena - 10:06etan eguneratua
IRUN – Datorren urriaren 27an, 12.30etan, Nicolas Guerendiain elkarte errepublikarreko kideek 1936ko abuztuaren 11an Pikoketan tropa frankistek fusilatu zituzten bidasotarrak omenduko dituzte. Pikoketan bertan izango da ekimena, non musika eta txalaparta doinuak entzungo dira eta lore sortak utziko dira. Omenaldia bukatzerakoan, Pikoketako jatetxean bazkari bat antolatuko du elkarteak. Bazkarirako izen emateak 669075423 telefonoan egin behar dira. – J.G
No hay comentarios:
Publicar un comentario