Abenduaren 6tik 8ra bitarte Be Veggie azoka egingo dute, "kontsumitzeko eta bizitzeko beste era bat" badagoela erakusteko.
Abenduaren 6tik 8ra, beganoek hitzordu garrantzitsua izango dute. Izan ere, Be Veggie azoka beganoa egingo dute, “kontsumitzeko eta bizitzeko beste era bat” badagoela erakusteko. Orotara, 60 enpresa ezberdinek hartuko dute parte aurtengo feria berezian, eta dozenaka ekitaldi eta jarduera izango dira.
Antolatzaileen arabera, “ingurumen eraginkorrarekin errespetutsuak diren, animaliak esploatatzen ez dituzten eta osasunarentzat onuragarriak diren kontsumo alternatiba berria ezagutu nagi dituzten pertsonentzako” azoka izango da. Beganoez gain, jakin mina dutenei eta gehiago jakin nahi dutenei begirako azoka ere bada. Hori bat, azokan erosgai egongo den guztia %100ean beganoentzako egokitua izango da.
Ehunka produktuz gain, kosmetika naturala, hitzaldiak eta kontzertuak izango dira. Ez da aspertzeko unerik izango. Ordutegia, ondorengoa: ostiral eta larunbatean 11:00etatik 20:00ak bitarte, eta igandean 11:00etatik 16:00ak arte. Sarrera doakoa izango da. Egitarau osoa, lotura honetan eskuragarri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario