Euskaltegiak baditu plaza libreak LANNAHI programaren 2. txandarako
Informazio gehiago 943 50 52 73 telefonoan edo Udal Euskaltegiko bulegoan
Irungo Udal Euskaltegiak LANNAHI programaren 2. txandarako (urtarrilaren 7tik martxoaren 18ra) plaza hutsak daudela jakinarazten du. Langabezian daudenei edo lanean egonda ere %50 arteko lanaldia dutenei, euskara debalde ikasteko aukera eskaintzen dien programa da hau.
Lanean daudenek, ikastaro hauetan izena eman dezakete, betiere, dagokion tasa ordainduta. Eskolak egunero eskaintzen dira, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik 13:15era. Informazio gehiago 943 50 52 73 telefonoan edo Udal Euskaltegiko bulegoan (Urdanibia, 5).
No hay comentarios:
Publicar un comentario