Asteartean Urdanibia plaza dantzaleku metaforiko bihurtu zuten. ‘Espejismo paraiso’ obrak migratzaileek egunerokoan dituzten zailtasunak irudikatu zituen.
Asteartekoa arratsalde lasaia izan zen Irunen. Ateri zegoen eta jendea hanhemen-ka zebilen Urdanibia plazan, udazkeneko eguzkipean. Plazako bazter batean gazte bat ageri zen; noraezean zebilela zirudien, helmuga zehatzik gabe. Gurpildun trolley maleta ertain bat zeraman berarekin eta banku batean eseri zen. Bertan zelarik neguko anorak berdea kendu eta maletatik puztutako beirazko eskultura bitxi bat atera zuen; haren amets eta nahiak gorpuzten zituen metafora, alegia.
Ez zen kasualitatezko ekintza izan. Migratzaileen zaurgarritasuna eta ziurgabetasuna irudikatzeko performance bat izan zen Urdanibian egin zutena. Migratzaileen Astearen testuingurua baliatuta, Espejismo paraiso—paradisu irudikeria— pieza artistikoa kalera eraman zuen lehen aldiz Miriam Isasi artista plastiko gasteiztarrak. Harekin batera, Helena Goñi argazkilariak, Marcos Garcia dantzariak eta Igor Obeso beiragileak gauzatu dute proiektua. Aukeratutako espazioa aurre lanketa baten ondorio izan zen, «koreografia kaleko banku baten inguruan egiteko prestatuta dago. Bankuak bidaiariek egiten dituzten geldialdi eta itxaronaldiak irudikatzea nahi genuen», esan du Miriam Isasik. Bat-bateko ekintza zirudien arren, lekuaren aukeraketa egin zutenean, detaile guztiak zainduak zeuden, ez ziren edozein lekura joan.

Kokaleku aparta

Irungo Udalaren babesa erabakigarria izan dela nabarmendu du artista gasteiztarrak, «gurea proiektu esperimentala zen, baina gure aldeko apustua egin eta aurrera egiteko aukera eman digute. Espejismo paraiso piezak Irungo hainbat ezaugarriri balioa ematen diela ulertu zuten». Zailtasunak izango dituzte, beraz, espazio eta koka-pen berriak topatzeko, argi bai-tute hainbat ezaugarri topatu beharko dituztela. Baina baldintza horiek betetzen dituen toki bat topatzekotan, pozik itzuliko lirateke kale-oholtzara. Mezuari lotua jarraituko duen proiektua da Espejismo paraiso, Irunen,edo edonon.
No hay comentarios:
Publicar un comentario