«Errekorra hautsi duten zifrak» izan ditu azkenaldian. Datuei erreparatuta, 2019ko azaroaren 30era bitarte, 914 jarduera edo ekintza egin dituzte bertan.
Gaur, hilak 12, hiru urte bete dira Irungo Palmera Montero gunea zabaldu zutenetik. Urteurrenaren harira, udaleko Gizarte, Informazio eta Parte Hartze sailak azken urteotan guneak izan duen bilakaera gogoratu dute, eta bestalde, balorazioa egin.
Miguel Angel Paez alkateordearen arabera, zentroren irekiera aukera paregabea izan da irundar guztientzat: «egunero zerbait eskaintzen dute gunean: tailerrak, erakusketa, hiriko elkarteen bilerak… Gunea zabaltzea sekulako erabakia izan da».
Azken datuei erreparatuta, 2019ko azaroaren 30era bitarte, 914 jarduera edo ekintza egin dituzte bertan, eta azaroan bertan, 160 jaso zituen Palmera Monterok. Paezen arabera, «errekorra hautsi duten zifrak» izan ditu azken urtean guneak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario