Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el miércoles día 11 de Noviembre de 2020.
Aurten Be Veggie jaialdia online izango da
Jaialdi beganoa abenduaren 5ean eta 6an egingo da Instagramen
Aurten bigarren edizioa ospatuko duen Be Veggie jaialdi beganoa Ficobara itzuliko da, 2019an lortutako emaitza onen ondoren. Baina oraingo honetan aldaketa nabarmena izango da, pandemiaren ondoriozko egoeragatik online egingo baita, Instagramen bidez.
Helburua mantendu egiten da: pertsona beganoak biltzea, kontsumitzeko modu hori aukeratu dutenak, bai eta elikadura- eta kontsumo-alternatibak bilatzen dituztenak ere.
Be Veggieren helburua da, askotariko jarduera-programa baten bidez, pertsonek filosofia beganoari lotutako kontsumo-aukera berriak hausnartu, ikasi eta ezagutzeko espazio bat sortzea. Hori guztia ingurune egokian, ingurumen-jasangarritasunarekin, animalien ustiapenarekin eta osasunaren zaintzarekin sentsibilizatuta dauden pertsonekin elkartzeko.
Zer aurkituko dut Be Veggie-n
Be Veggieren bigarren edizio honetan parte hartzen duten pertsonek, onlineko katalogo baten bidez, landareen %100 elikatzeko eskaintza bat eta pertsona beganoentzat egokiak diren produktu eta zerbitzuak ezagutuko dituzte, sukaldari eta nutrizionista profesionalek emandako showcookingetan jaki horiek prestatzen ikasiko dute, eta kosmetika beganoaren munduan hasi ahal izango dira, besteak beste.
Informatzea eta ikastea da Be Veggie jaialdiaren helburu nagusietako bat. Hori dela eta, profesionalek eta elkarteek emandako hitzaldiak dira jaialdiko plater nagusietako bat.
Programa oso aurreratuta dago dagoeneko, eta Oscar L. Sanchezek «Diario de un activista (begano)» liburua aurkeztuko du Be Veggie-n; Julia Jimenezek (@nosequecenar), ‘No Sé Qué Cenar’ psikonutrizio-kontsultaren sortzaile eta zuzendariak, nutrizio kontzientera hurbilduko gaitu; eta Patricia Menendez blogariak (@patrimediolimon-recetas) plater beganoak prestatzen erakutsiko digu.
Bestalde, Sara Gomez Marquinak (@saravegancoach) ekintzailetza kontzienteaz hitz egingo digu bere hitzaldian. Nola ekin zure bizitza-asmoari beganoa izanik?; ikastetxeetako jantokietan aukera beganoak nola sartu galdetuko diogu geure buruari, eta mahai inguru batean galdera handi bati helduko diogu: planeta salbatzeko garaiz al gaude oraindik?
Horiek dira Be Veggie jaialdiaren bigarren edizioarekin bat egin duten proposamenetako batzuk; izan ere, jaialdiaren behin betiko egitaraua lantzen eta osatzen jarraitzen dugu, abenduaren 5eko eta 6ko topaketa Euskadiko hitzordu begano handi bihurtzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario