Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 12 de Noviembre de 2020.
Aurtengo Euskaraldiak 1.000 irundar baino gehiago bildu ditu azken txanparen faltan
Ahobizi edo belarriprest rolekin parte hartzeko izen-emate epea irekia dago eta txapen banaketa dagoeneko martxan jarri da
Euskaraldiaren edizio berri bat bederatzi egunen buruan hasiko da, hilaren 20an, eta abenduaren 4 arte joango da, hizkun-tza-ohiturei bigarren astindua emateko helburuarekin.
Ariketa honen inguruan hirian gertatuko dena antolatu eta bultzatzeko martxan jarri zen Irungo Euskaraldia Batzordeak hirugarren jarraipen bilera irekia burutu zuen atzo Palmera Montero Gunean. Pairatzen dugun egoera zein den kontuan hartuz, telemakikoki bertaratzeko aukera eskaini zen ere.
- Txapa banaketa
- Azaroaren 13, 17 eta 19an, Irungo Udal Euskaltegian, txapak jasotzeko aukera dago, 11.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 20.00etara.
- Formazio saioak
- Ahobizi eta Belarriprestentzat, larunbat honetan 11.00etan eta 12.00etan hurrenez hurren. Izen-ematea, irun@euskaraldia.eus.
- 2
- Euskaraldia. Azaroaren 20tik abenduaren 4a arte.
Aurtengo ariketarako egunak hurbiltzen doazela eta, antola-tzaileak xehetasunak zabaltzen hasi dira. Horrela, Irunen, Ahobizi edo Belarriprest rola bere gain hartzeko izena eman dutenentzat txapa banaketa martxan jarri da aste honetan. Dagoeneko 1.000 irundar baino gehiagok izena eman dute parte hartzeko. 2018an 3.000tik gora izan ziren. Horregatik datozen egunetan izen emateak gora joko duela aurreikusi daiteke. Azken ordura arte aukera dago, bai euskaraldia.eus web orrian, bai mugikorrentzako sortu den aplikazioaren bitartez, izena emateko.
Txapak eta formazioa
Duela bi urte egindakoaren moduan, aurten ere ariketa soziala burutzeko rolen sistema erabiliko da eta txapa batek identifikatuko du rol bakoitza. Txapak berdinak izango direnez, ordukoak erabili ditzake eskura dituenak. Berrerabilpena bultzatzeko deia egin du Irungo Euskaraldiaren lantaldeak «ingurugiroa babesteko eta egungo egoeran jende pilaketak saihesteko». Hala ere, beharra dutenentzat, aurreko txapa aurkitzen ez dutelako, partehartzaile berriak direlako, rola aldatu dutelako edo arrazoia dena dela, txapak eskuratzeko aukera eskaintzen du aurten ere Irungo Euskaraldia Batzordeak. Banaketa, esan bezala, martxan dago jadanik. Atzo eta astelehena izan ziren lehenengo egunak; hemendik aurrera, bihar eta azaroak 17 eta 19an, 11.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 20.00etara Udal Euskaltegian (Urdanibia plaza, 5) txapa jasotzeko aukera egongo da.
Txapak ez ezik, ariketa egiten errazteko formazio-saioak ere eskaini ditu Irungo Euskaraldia Batzordeak. Larunbatean egingo dira Ahobizi eta Belarriprest saio bana; goizeko 11.00etan eta eguerdiko 12.00etan izango dira, hurrenez hurren, Palmera Montero Gunearen 5. Aretoan. Egoera dena dela, joan nahi duenak aurrez izena eman beharko du: irun@euskaraldia.eus helbidera idatziz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario