martes, 17 de noviembre de 2020

Euskaraldia abenduaren 5ean amaituko da Irunen

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el martes día 17 de Noviembre de 2020

Euskaraldia abenduaren 5ean amaituko da Irunen

UDALEKO EUSKARA ARLOAK EKIMEN UGARI PRESTATU DITU ARIKETA SOZIALA DIRAUEN ARTEAN HIRIA DINAMIZATZEKO

17.11.2020 | 02:50

IRUN – Lehenengo edizioan egin zuen bezala, Irungo Udaleko Euskara arloak ekimen ugari antolatu ditu aurtengo Euskaraldia eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Ariketa soziala dinamitzatzeko arloak prestatu duen programa abenduaren 25ean hasiko da; baina, bukaerari dagokionez, Euskaraldia egun bat gehiago luzatuko da Irunen, azken ekitaldia abenduaren 5an ospatuko da eta.

Hasteko, abenduaren 25ean Txor Txor umorezko bakarrizketa ospatuko da Amaia kultur zentroan, eta bi egun geroago, 27an, eta eszenatoki berberan, Ene Kantak talde nafarrak familientzako Liluragarria, gorputz barrura goaz ikuskizuna estreinatuko du. Ondoren, hilaren 28an, Glu Glu taldearen Mari Errauskin familientzako antzerkia programatu da Amaian. Bestalde, egun horretan, betiko euskal musikazaleek Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen emanaldiaz gozatu ahal izango dute Musika Eskolako auditorian.

Hilabetea amaitzeko, azaroaren 29an Zaldi Urdina ikuskizuna an-tzeztuko da, eta, abendua hasteko, 1ean umorearen txanda izango da Zoaz pake santuan helduentzako antzerkiarekin, biak Amaian ospatuko direlarik. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, bertso saio berezia ospatuko da Amaian, Oihana Bartra, Julio Soto eta Maite Berriozabal bertsolarien eskutik. Amaitzeko, datorren hilaren 5ean programa Laburbira euskarazko film laburren XVII. zirkuituarekin bukatuko da.

Ekitaldi guztiak doakoak izango dira, Mari Errauskine izan ezik (sarreraren prezioa 4,40 eurokoa izango da). Beste ekitaldietarako gonbidapenak Luis Marianoko turismo bulegoan edo Amaiako lehiatilan lortu ahal izango dira.

No hay comentarios: