Loidi euskarazko ikerketa beka deitu du Udalak
9.000 euro jasoko ditu irabazleak. Hainbat esparrutan euskaraz egindako ikerlanak bultzatzeko 2000. urtean jaio zen udal programa honen 12. edizioa da
- IÑIGO MORONDO | IRUN.
José Antonio Loidi Bizkarrondoren omenez, 2000. urtean, Irungo Udalak bere izena daraman ikerketa beka martxan jarri zuen. Hasiera batean urtean behin eta 2006tik aurrera bi urtetan behin deituta, hamabigarren edizioa betetzen du aurtengoan
Urriaren 4a arte irekita egongo den epea zabaldu dela jakinarazi zuten atzo Irungo Euskara arloko ordezkariak, Fernando San Martinek, eta zuzendariak, Iban Eguzkitzak. Aurrekoan hala, 12 hilabeteko epea izango du bekadunak «ikerketa-lan originala eta argitaratu gabea» garatzeko 9.000 euro gordineko dirulaguntzarekin. «Loidik landu zituen esparruetan egin daiteke ikerketa», esan zuen San Martinek, hauek dira «antropologia, filologia, toponimia, literatura, osasun publikoa, hidrologia eta botanika», gogoratu zuen Eguzkitzak. Beti ere, proiektua, azterlana eta memoria euskaraz egiteko agindua bete behar da.
«Eskatzaileak norbanakoak edo taldeak izan daitezke», aipatu zuen Eguzkitzak. «Unibertsitatean graduatuak izan behar dira eta EGA agiria edo baliokidea eduki behar dute». Proiektua aurkezteko beharrezko xehetasunak «www.irun.org/euskara web orrian aurki daitezke», adierazi zuen Euskara ordezkariak. Arlo ezberdinetan ospe handiko epaimahaiak hautatuko du irabazlea.
Loidiri omenaldia
Aurkezpenan zehar, San Martinek beka hau José Antonio Loidiri Udalak egiten dion omenaldia dela azpimarratu zuen. «Adopzioz eta biho-tzez bidasotarra zen José Antonio Loidi ospetsua, orain hamabost urte gure artetik joan zen». Baina haratago ere joateko aukera paregabea da, «euskaraz egindako ikerketa zientifikoa zabaltzeko, Loidik hainbeste maite eta sustatu zuen hizkun-tzaz».
Loidi, Errenterian jaioa, bere botikari lanagatik ezaguna egin zen herri mailan, baina bere jakin asegaitzak hainbat esparrutan ikertzera eta narbarmentzera eraman zuen. Irungo etxeetako edateko ura aztertzeko ardura egokitu zitzaion, adibidez. Gainera, bere lan zientifikoak uzten zion denbora tartetan ipuinak eta artikuluak idazten zituen hainbat literatur eta zientzia aldizkarietarako. 1955 urtean 'Amabost egun urgainen' lehen euskal eleberri poliziakoa sinatu zuen. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen hasiera batean (1957an) eta aurrerago, ohorezko kide (1998an). Urrengo urtean zendu zen Irunen, berak sortutako Luis de Uranzu Kultur Elkartearen ohorezko presidentea zelarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario