domingo, 13 de octubre de 2019

Hilaren 13ra atzeratu dute azken Girabira

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el sábado día 12 de Octubre de 2019.

Hilaren 13ra atzeratu dute azken Girabira

Laugarren eta azken geltokia izango du Girabirak Mendibil parkean.
Kontzertuez gain, igandean ere tailer ugari izango dira.
Hiriko zenbait puntutatik tour-a egin ostean, Girabira egitasmoak laugarren eta azken saioa egingo du datorren igandean (hilak 13) Mendibil parkean. Aurreko astebururako iragarri arren, eguraldi txarragatik bertan behera utzi zuen udalak. Bada, 12:30ean hasiko dute Irungo Udalak, Txikis del Bidasoa eta Ezmugak kolektiboek antolatutako Txikimusika saio berezia.
Las Kasettes eta Dr Maha´s Miracle Tonic taldeek emango diote hasiera egunari. Ondoren, 14:30ean, tailer ezberdinak eskainiko dituzte parkean bertan. Horietan, dantzatzeko, abesteko eta musika instrumentu bat sortzeko aukera izango dute etxeko txikienek. Era berea, 8 urtetik gorakoek break dance.an lehen pausuak egiteko ikastaroa ere eskainiko dute.
Antolatzaileek gogoratu dutenez, piknik egiteko aukera izango da parkean. Bestela, pintxoak eta edariak erosteko postutxo bat ere egongo dela jakinarazi dute.

No hay comentarios: