Irungo Udala. / Oihana Sanchez
Datorren larunbatean (urriak 18) ospatuko da Bularreko Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna. Hori dela eta, eta Minbiziaren Aurkako Elkartearekin batera, gaixotasun horren aurkako borrokaren ikurra den begizta arrosa bat ezarriko du Irungo Udalak udaletxeko balkoian. Begizta arrosa txiki batzuk ere banatu dira udal bulegoetan.
Era berean, larunbat gauean, udaleko fatxada arrosa kolorez argituko da egun horren omenez.