Iker Ibero.
San Martzial guduaren V. Mendeurrena Fundazioak antolatutako hitzaldi zikloaren barruan, Iker Ibero irakasle eta animazioan adituak «Kultur ondareari aplikatutako teknologia berriak. Gazteluzar berregiten» hitzaldia eskainiko du ostegun honetan 19:30etan Oiasso Erromatar Museoan.
Azken urteotan, teknologia digitalak tresna berriak eman dizkie Historia edo Ondare Historikoaren aditu eta dibulgatzaileei. Gaztelu eliza edo hirien jatorrizko itxura berregiteko edo gertaera historikoen giroa berpizteko aukera garrantzitsua da oraina bezain bisuala den mundu honetan.
Duela urte batzuetatik hona, Iker Ibero Iriartek (24 urte) lanbide horretan dihardu 3DNavarra bere enpresaren sorrerarekin. Zinemarako eta telebistarako efektu bisualen master bat egin ondoren, besteak beste, «Juego de tronos» telesail ospetsuaren ekoizpenean parte hartu zuen, baita Netflix, Amazon edo Antena 3ren beste batzuetan ere.
Historiarekiko duen pasioak eraman du teknika horiek ondarea zabaltzera.
Osteguneko hitzaldian Iberok arkeologo eta historialariek emandako informazioa biltzen denetik aurrera jarraitzen den prozesua azalduko du.