martes, 21 de febrero de 2023

Uda honetan ere Solas Jolas programa antolatuko da

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 21 de Febrero de 2023.

Uda honetan ere Solas Jolas programa antolatuko da

Aurreinskripzioak egiteko epea datorren astelehenean, hilak 27, zabalduko da

Euskararen erabilera indartzeko helburuarekin, aurtengo udan ere Irungo Udalak Solas Jolas programa antolatuko du. Beste urteetan bezela, bi txanda izango dira: lehenengoa uztailaren 4tik 28ra egingo da eta bigarrena, abuztuaren 2tik 31ra.

Aurreinskripzioa egiteko epea datorren astelehenean, hilak 27, zabalduko da eta martxoaren 10era arte irekita egongo da. Udaletik gogoratu dute aurreinskripzioa epeen barruan egiten ez badela, ez dela udalekuetan parte hartzeko aukerarik izango.

Hura egoitza elektronikoan (www.irunorg/sac), Irun Txartela edo ziurtagiri digitala erabiliz egin daiteke, baita Irungo puntu desberdinetan dauden udal autozerbitzuko terminaletan: SAC/HAZen, Landetxa eta Anakako Kutxabankeko kutxazain automatikoetan, Palmera Montero Gunean, Alhondiga Belaskoenea AAEEn eta San Migeleko Helduentzako eremu sozialean.

No hay comentarios: