Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 16 de Octubre de 2019.
Energiaren zerbitzu berdea sortzea eskatu du EH Bilduk
Koalizioak Irungo udal Gobernuarekin partekatu nahi du gaiaz egindako “lanketa sakona”
2019(e)ko urriaren 16a, asteazkena - 06:04etan eguneratua
IRUN- Hilabete honen hasieran, urriaren 4ean, Irungo Udalba-tzak energia zerbitzu berdea abian jartzeko beharrezkoa den ikerketa egiteko partida txertatu zuen kreditu aldaketan Irungo EH Bilduren ekimenez. Koalizioko kide diren Jokin Melida (bozeramailea), Ane Unanue (zinegotzia) eta Joxe Cayetano Diezek (zinegotzi ohia) atzo jakinarazi zuten bezala, ez da ekimen berria.
“2011-2015 legegintzaldian gaia mahai gainean jarri genuen, 2015 hauteskundeetako herri programan energiaren zerbitzu berdea sortzea jaso genuen eta urte horretako aurrekontuetan gaia txertatzen saiatu ginen”, zioen Unanuek.
Energiaren zerbitzu berdearekin Irun “puntakoak diren herrien mailara hurbildu nahi du” koalizio abertzaleak. Diezek azaldu zuenez, “Europan jada 400 udal inguruk badute zerbitzu hau”. Diezek ekimenaren garrantzia nabermendu du: “Energia eta zerbitzua, horiek dira klabeak;zerbitzuaren eginkizuna irundarron ongizatea hobetzea funtsezko helburua izan behar duelako”.
Diezen azalpenaren arabera, zerbitzu horrek Irunen egin beharreko trantsizio energetikoaren lidergoa eraman behar du. Hala, lau helburu aipatu ditu koalizio abertzaleko kideak: “Egungo gure energia kontsumoa murriztea, energia berriztagarri eta garbien erabileraren aldeko apustu publiko sendoa egitea, hiritar askoren kalteberatasuna eta pobrezia energetikoa murriztea, kohesio soziala hobetuz;eta laugarrena, Irungo ekonomia bultzatzea”. - J.G.
No hay comentarios:
Publicar un comentario