miércoles, 16 de octubre de 2019

Zerbitzu berdeak trantsizio energetikoaren "lidergoa" eraman behar duela dio EH Bilduk

Noticia publicada en  Bidasoko Hitza,el martes día 15 de Octubre de 2019.

Zerbitzu berdeak trantsizio energetikoaren "lidergoa" eraman behar duela dio EH Bilduk

Udalbatzak energia zerbitzu berdea abian jartzeko ikerketa egiteko partida bat txertatu berri du, koalizioaren egitasmoz. Taldeak egindako "lanketa sakona" elkarbanatu nahi dute udal gobernuarekin.
Unanue, Diez eta Melida, gaurko agerraldian.
Irungo EH Bildu taldearen egitasmoz, joan den ostiralean (hilak 4) Irungo Udalbatzak energia zerbitzu berdea abian jartzeko ikerketa egiteko partida bat txertatu zuen kreditu aldaketan. Taldeko bozeramaile Jokin Melida, zinegotzi Ane Unanue eta taldeko kide Joxe Cayetano Diezek udal gobernuarekin taldeak egindako “lanketa sakona” partekatu nahi izan du gaur egindako agerraldian.
“2011-2015 legegintzaldian gaia mahai gainean jarri genuen, 2015 hauteskundeetako herri programan energiaren zerbitzu berdea sortzea jaso genuen eta urte horretako aurrekontuetan gaia txertatzen saiatu ginen”, adierazi du Unanuek. Zerbitzu berdearekin Irun “puntakoak diren herrien mailara” hurbilduko dela diote taldeko kideek, irundarren ongizatea hobetzeko “klabea” izango dela.
Zerbitzuak trasntsizio energetikoaren “lidergoa” eraman behar duela nabarmendu du Diezek. Lau helburu nagusi aipatu ditu Diezek: Egungo energia kontsumoa murriztea, energia berriztagarri eta garbien erabileraren aldeko apustu “publiko sendoa” egitea, hiritar askoren kalteberatasuna eta pobrezi energetikoa murriztea, kohesio soziala hobetuz, eta azkenik, Irungo ekonomia bultzatzea, “energia berriztagarriei loturiko ekipo, ondasun eta zerbitzuko enpresa berrien sorrera ahalbideratuko delako”.

No hay comentarios: