miércoles, 16 de octubre de 2019

Tigre eltxoak agertu dira Larreaundi inguruan

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 15 de Octubre de 2019.

Tigre eltxoak agertu dira Larreaundi inguruan

Erakundeetatik Larraundiko bizilagunei elkarlana eskatu diete, eta gaur bertan auzoko lan bilera deitu dute, tigre eltxoari buruzko oharrak eta gomendioak emateko.
Larreaundi inguruan azaldu dira eltxoak.
Orain arte hiriko kanpoaldean arrautzak eta eltxoak agertu izan diren arren, oraingoan hiriaren erdigunean aurkitu dituzte. Erdigunean antzeman dituzte tigre eltxoak, Larreaundi inguruan zehazki.
Erakundeetatik Larraundiko bizilagunei elkarlana eskatu diete, eta gaur bertan auzoko lan bilera deitu dute, tigre eltxoari buruzko oharrak eta gomendioak emateko. Eguzkitza ikastetxean izango da bilera, 19:30ean.
Loreontziko plateretan eta teilatu hodietan agertu ohi izaten dira, eta zizta baino, ekar ditzakeen ondorioak dira kezkagarri. Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban eltxo honen presentzia jarraitzeko 25 neurgailu daude; Irunen aldiz, ibilgailu asko mugitzen denez, bat baino gehiago jartzeko autua egin zuen Eusko Jaurlaritzak.

No hay comentarios: