miércoles, 26 de agosto de 2020

Asterixen abenturek itxiko dute udako aire zabaleko zinema zikloa

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el miércoles día 26 de Agosto de 2020.

Asterixen abenturek itxiko dute udako aire zabaleko zinema zikloa

Datorren ostiralean (hilak 28) 'Asterix. Edabe magikoaren sekretua' euskarazko filma proiektatuko dute Junkal plazatxoan, 22:00etan.
Datorren ostiralean (hilak 28), amaiera emango diote aurtengo aire zabaleko zinema zikloari, udako azken hitzordua izango dute etxeko txikienek. Asterix. Edabe magikoaren sekretua euskarazko filma proiektatuko dute Junkal plazatxoan. Azken asteotan bezalaxe, hesiz mugatutako esparru batean egingo dute proiekzioa, edukieraren kontrolarekin eta maskararen derrigorrezko erabilerarekin. Sarrerak, ikuskizuna hasi baino 50 minutu lehenago jaso beharko dira, sarreran bertan, doan. 22:00etan hasiko dute proiekzioa.

No hay comentarios: