martes, 25 de agosto de 2020

Hogei bat espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, osasun neurriak ez betetzeagatik

Noticia publicada en Bidasoko HITZA , el lunes día 24 de Agosto de 2020.

Hogei bat espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, osasun neurriak ez betetzeagatik

Espediente gehienak (18) musukoa ez erabiltzeagatik zabaldu dituzte. Besteak, kaleko zurrutarekin eta erretzearekin lotutakoak izan dira.
Irungo UdaltzaingoaIrungo Udaltzaingoak berrogei salaketa jarri ditu hilaren 27tik.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, hogei bat zigor espediente zabaldu zituen joan den astean Udaltzaingoak, gehienak musukoa ez erabiltzeagatik (18 espediente).
Bestalde, tabernetan «orokorrean modu egokian»ari direla diote Udaltzaingoaren iturriek, baina azken astean bi tabernen aurkako espedienteak zabaldu dituztela. Bestalde, kale zurrutarekin lotutako akta bat eta kalean osasun distantzia bermatzen ez denean erretzeagatik beste hiru espediente zabaldu dituzte.

No hay comentarios: