martes, 25 de agosto de 2020

Irailetik aurrera hegaldiak murriztuko ditu Air Nostrum konpainiak

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el martes día 25 de Agosto de 2020.

Irailetik aurrera hegaldiak murriztuko ditu Air Nostrum konpainiak

Airelineak egunero hegaldi bakarra eskainiko du Madrilera irailaren 11tik aurrera. Uneotan Vueling-ek astean hiru zerbitzu besterik ez ditu ematen Bartzelonara.
Air Nostrum kopnainiak hegaldi gutxiago eskainiko ditu irailaren 11tik aurrera.Air Nostrum kopnainiak hegaldi gutxiago eskainiko ditu irailaren 11tik aurrera.
Air Nostrum konpainiak hegaldiak murriztuko dituela jakinarazi du Hondarribian kokatutako Donostia Aireportuak. Hondarribia eta Madril lotzen dituen hegazkin konpainiak hegaldi bakarra eskainiko du egunero hilaren 11tik aurrera. Goiz eta arratsaldez eskainitako zerbitzu ezberdinei bukaera emango dio era horretan airelineak.
Koronabirusaren krisia hasi zenetik agerikoa izan da Hondarribiko aireportuak pairatutako beheranzko joera. Uztailean berreskuratu zituen hegaldi komertzialak, nahiz eta ez dion ohiko normaltasun eta frekuentziari heldu orain arte. Mallorcara (Balerrak, Herrialde Katalanak) eta Malagara (Andaluzia, Espainia) hegaldiak eskaintzen ditu Iberiak hil honetan zehar, baina Vueling-ek astero hiru hegaldi besterik ez ditu eskaintzen Bartzelonara. Hori horrela, irailetik aurrera egunero hegaldi bakarra Madrilera eta astero hiru zerbitzu Bartzelonara emango ditu Hondarribiko aireportuak.

No hay comentarios: