sábado, 22 de agosto de 2020

Companys presidentearen entrega gogoratuko du Kepa Ordoki elkarteak

Noticia publicada en Bidasoko HITZA ,el viernes día 21 de Agosto de 2020.

Companys presidentearen entrega gogoratuko du Kepa Ordoki elkarteak

Politikaria Irungo Santiagoko zubian entregatu zutela 80 urte beteko dira hilaren 29an, eta hori gogoratzeko dinamika martxan jarri du Bidasoko memoria historikoaren aldeko elkarteak.
Companysen entregaren 80. urteurrena beteko da datorren ostiralean.Companysen entregaren 80. urteurrena beteko da datorren ostiralean.
Lluis Companys i Jove Generalitateko presidentea izandakoa gogoan izango dute datorren ostiralean, hilaren 29an. Pedro Urraca agente faxistak Irungo Santiagoko zubi zaharrean –garaiko Avenida zubia– Companys entregatu zuela 80 urte beteko dira ostiralean, eta ahanzturan eror ez dadin, dinamika berezia martxan jarri ditu Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan taldeak.
Hilaren 24tik aurrera elkartearen webgunean Companysi buruzko atal berezi bat prest egongo da. Politikariaren bizitza edo Urracak egindako espioitza lanak kontsultatu ahalko dira bertan. Horrez gain, asteartean Antoni Strubell Lluis Companys batzordeko koordinatzaileari bideo formatuan egindako elkarrizketa ikusgai jarriko da. Ostegunean, aldiz, Gemma Aguilera Agente 447, el hombre que detuvo a Lluis Companys liburuaren idazlearekin izandako solasaldia partekatuko dute. Halaber, entregaren 60. urteurrenean gertakizunaren inguruan egindako ikus-entzunezkoa eskuragarri egongo da.
Hilaren 29an, entrega egunean, omenaldia egingo dio memoria elkarteak zubiaren ondoan kokatutako interpretazio zentroan, 12:00etan. Bertaratzen diren lagunek loreak jarri ahal izango dituzte.

No hay comentarios: