domingo, 27 de diciembre de 2015

“Nazioartekotzea da gure apustua eta estrategia garbia, baina ildo horretatik abiatuta, etengabe moldatzen gara bezeroen beharretara”

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el domingo día 27 de Diciembre de 2015.

“Nazioartekotzea da gure apustua eta estrategia garbia, baina ildo horretatik abiatuta, etengabe moldatzen gara bezeroen beharretara”

Koldo Riberak 34 urte ditu,  ingeniaria da diseinu industrialean eta antolakuntzan, eta 2008an hasi zen bere familiari lotuta dagoen Bianditz enpresan lanean, aurretik beste zenbait lekutan ibilbidea egin ondoren 
XABIER SAGARZAZU - Domingo, 27 de Diciembre de 2015 - Actualizado a las 09:19h
Koldo

irun – Bere haurtzaroko une asko pasa zituen Koldo Riberak, aitaren lehengusua den Juan Riberak eta beste bi bazkidek sortutako Bianditz enpresaren tailerretan, makinen artean. Hala ere, “gurasoengandik ibilbide propioa egiteko askatasuna” jaso zuen eta denborak ekarri zuen bertara bueltan. Enpresak 50 urte bete ditu aurten eta Koldo Ribera du buru azken hiru urteetan.
Nola eta zergatik sortu zen Bianditz duela mende erdi jada?
–Hiru bazkide sortzaileek, Juan Riberak, Pedro Bringasek eta Jesus Martínek, garai hartan Irunen oso indartsua zen Palmera enpresan egiten zuten lan, 1965.urtean. Palmerak subkontratatutako enpresa laguntzaileenbeharra zuen eta  hango makina propioak erabiltzen utzi zieten Bianditz martxan jartzeko. Hori bai, beti Palmerako lanorduetatik kanpo. Konponketak eta bestelako lanak egiten zituen enpresa honek bere hasieran, denak Palmerarentzat. Gero, egoitza propioa finkatu, makineria erosi eta Palmerarentzat eta beste zenbaitentzat ere lanean jarraitu zuten, osagaiak fabrikatzen batez ere. 
Noiz eman zuen zuen enpresak bere produktu propioa egiteko pausoa eta zergatik? 
–1970.eko hamarkadan hazkunde nabermena izan zuen Bianditzek eta 1980.ekoan hasi zen besteentzako produktu bukatuak egiten. Ondorengourteetan,1990.eko hamarkadatik aurrera, Bianditz erreminta marka propioa sortu eta merkaturatzeko erabakia hartu zen, nolabait, Palmera eta sektoreko beste enpresekiko zegoen menpekotasun hori gutxitzeko. Haiek sufritzen zutenean, guk gehiago sufritzen genuen eta lotura hori arindu beharra zegoen. Gainera merkatuan lekua bazegoela ikusi zuten garai hartako enpresa honen buruek.
Zein izan zen gaur egun zareten enpresa izateko pausorik garran-tzitsuena, zure ustetan? 
–Lehenengoa, 2002. urtean eman zen, ordura arteko hiru egoitza zirenak utzi eta Arretxe-Ugalde industrialdean gaur egun daukagun 2.500 metro karratutako egoitzara etor-tzearena. Eta bigarrena,hori baino lehenxeago, 2000. urtean Bianditzek hasi zuen nazioartekotze prozesua. Merkatu berriak bilatu genituen etagaur egun, zorionez, estatu espainiarraz aparte, Europan eta batez Ertamerika eta Hegoamerikako herrialde askotan ari gara lanean. Baita, era xumeago batean, Afrikako iparraldean eta Asiako herrialde batzuetan.
Nazioartekotze hori ondo etorri zitzaizuen gaur egun oraindik pairatzen ari garen krisialdi luzearen aurrean? Lagungarri izan zen? 
–Nazioartekotzean pauso haundiak eman genituen justu krisialdiaren atariko urteetan, 2008.era arte. Krisialdia etorri zen eta guk ere, hala ere, une gogorrak pasa genituen eta erabaki latzak hartu behar izan ziren enpresak aurrera egin zezan. Enpresaren estrategia moldatu eta bai,nazioartean egotea lagungarri izan zaigu ordutik honako urte hauetan. Orain, pixkanaka bada ere, berriz ere gorantz egiten ari gara eta enplegua sortzen ere bai.
Inoiz izan al duzue, 50 urte hauetan, Irundik joateko eskeintza edo  aukerarik?  
–Famili-enpresa gara, Irunen sortu ginen eta beti argi izan dugu hiri honekiko eta bere jendeekiko konpromisoa daukagula. Bianditzek ez du inoiz izan Irundik ateratzeko ez gogorik ez eta eskeintzarik ere. Oso argi daukagu hori, Gipuzkoan eta Euskadin ekonomiaren eta enpleguaren zati oso garrantzitsua diren beste famili-enpresa asko eta askok bezala. Irun gure etxea da eta gure langilegoa ere bertakoa.
Zeintzuk dira etorkizunera begira jorratzen ari zareten ildoak?  
–Bianditzek bi negozio arlo ditu. Alde batetik, molde eta trokelena. Kautxuzko elementuetarako egiten ditugu eta hor, gure nazioarteko lana ez da zuzenekoa, baizik eta nazioartean dauden enpresentzat lan egitearena. Ostera,gure beste arlo nagusian,eskuzko erremintenean, Bianditz markarekin lan egitendugu zuzenki: torlojutzeko puntekin, allen edo torch erako giltzekin, perkusiozko erremintekin,adaptaziorako elementuekin eta bestelako tresna bereziekin. Honetan, gure apustua adaptaziorako elementuak dira. Bidea hori da, baina bide horretan, beti, bezeroen beharretara etengabe moldatzen gara. l

No hay comentarios: