domingo, 12 de abril de 2020

Aberri Egunarekin bat egingo du EAJk Bidasoaldean

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el domingo día 12 de Abril de 2020.

Aberri Egunarekin bat egingo du EAJk Bidasoaldean

IRUNGO ETA HONDARRIBIKO UDAL TADEEK IKURRIÑAK BALKOIETAN IPINTZEKO DEIALDIRA GEHITU DIRA

12.04.2020 | 00:38
IRUN-HONDARRIBIA – Beste urte batez, Irungo eta Hondarribiko EAJko udal taldeek Aberri Egunaren ospakizunarekin bat egingo dute gaur. Konfinamendu egoera dela eta, eguna giro ezberdinean ospatzeko deialdira gehitu dira aste honetan Bidasoaldeko EAJko udal taldeak. Beraz, eskualdeko hiritar guztiak ikurriñak beren etxebizitzako leku ikusgarriren batean, leihotan edo balkoietanbereziki, jartzeko Euskadi mailan egin den deialdira gehitzeko deialdia egin dute. Gainera, Hondarribiko udal taldeak eguerdiko 12.30etan minutu bateko isilunea deitu du COVID-19 gaitzagatik hildakoengatik. "Egun zailak dira, lehentasunak elkartasunean zentratzen dira, eta elkartasuna izan da euskal gizarteak oso aspaldi eta barruan daraman sena eta ezaugarria; beraz, orain inoiz baino sendoago praktikatzea dagokigu", zioten Hondarribiko jeltzale taldetik.

No hay comentarios: