Euskal berriketarien topagune
Mintzalagun programak kurtso berria aurkezteko ekitaldia burutu zuen atzo
-
IÑIGO MORONDO
- IRUN
CBA liburutegi eta kultur gune berriaren erabilera anitzeko aretoa aukeratu zuen Mintzalaguna programak bere kurtso berriaren aurkezpen ekitaldirako. Atzo arratsaldean burutu zuen, hainbat mintzalagun eta mintzakiderekin, bere antolakuntzan parte hartzen duten euskaltegien ordezkarirekin eta Euskara arloko zinegotzi den Josune Gómezekin.
Mintzalaguna programa Irungo Udaleko Euskara arloak antolatzen du, Udal Euskaltegiaren eta AEK eta Herri Jakintza euskaltegien lankidetzarekin. Bere helburua euskara ikasleentzat eta ahozkoa sendotu nahi duten pertsona guztientzat euskaraz aritzeko guneak sortzea da. Horretarako, taldeak eratzen dira, mintzalagun batekin, euskara erabat menperatzen duena, eta hainbat mintzakiderekin, hizkuntza hobetu nahi dutenak. Aurten, 74 pertsonek eman dute izena (12 min-tzalagun eta 62 mintzakide) eta horietako zenbait hurbildu ziren atzoko akitaldira.
«Badakigu Mintzalaguna programan parte hartzeak eskatzen duen esfortzua, bai batzuentzat eta baita besteentzat ere. Badakigu ere hizkuntza bat ikasteak eskatzen duen ahalengina eta erronka pertsonala. Egia da egiten dituen aurrerapenak ikusita, norbera animatu egiten dela, ondo sentitzen dela, baina hasiera batean esfortzua handia eskatzen du. Horregatik, eskerrik asko zuek denoi», agurtu zituen partaideak Josune Gómezek. Bere esker onetan ez zituen Udal Euskaltegia, AEK eta Herri Jakintza ahaztu, ez bakarrik Mintzalagunaren antolakuntzan hartzen duten arduragatik, baita «urtetan hirian euskara bultzatzeko eta sustatzeko egin duten lanagatik ere».
Zinegotziak gogoratu zuen bolondres aritzen diren mintzalagunen partaidetzarik gabe ez legokela programa aurrera ateratzeko aukerarik. Hori dela eta, hauen guztien izenak ozenki irakurri ziren atzo eta ekitaldiaren bukaeran «oparitxo sinboliko eta xume bana» jasotzeko aukera izan zuten. Jaione Campok, Udal Euskaltegiko zuzendaria, hi-tza hartu zuen ondoren aurtengo 13 taldeak (12 mintzalagun eta bat elkarrizketari, euskara ikasten hasi berri direnentzat) antolatzeko.
Ekitaldia bukatzeko ikasle izandako Barryk, gaur egun euskarazko umore bakarrizketetan oinarritutako saioak burutzen dituen irlandarrak, hartu zuen mikrofonoa. Barrez eta musikaren laguntzaz amaitutzat eman zen aurtengo Mintzalagunaren lehenengo topaketa.
- IÑIGO MORONDO

No hay comentarios:
Publicar un comentario