Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el martes día 21 de Diciembre de 2021.
Migratzaileen nazioarteko eguna gogoratu dute Irunen
Irungo Udalak aurten 300 bakarkako arretatik gora eskaini ditu aurten bere bitartekaritza sozialarekin
– j.g. 21.12.2021 | 00:24Irun – Larunbatean, abenduaren 18an, migratzailearen nazioarteko eguna izan zen, eta Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko arloak ekitaldi bat antolatu zuen Oiasso Erromatar Museoan, migratzaileen eta errefuxiatuen errealitatearen inguruan gogoetarako, ezagutzarako, trukerako eta ikasteko gune bat sortzeko. Migratzaileei laguntzeko Irungo Udalak egiten duen lanaren azalpen labur baten ondoren, migra-tzaileen argazki-proiekzio bat egin zen Estitxu Ortolaiz herriko argazkilariaren eskutik, zuzeneko musikaz lagunduta, Iñaki Etxepare biolontxelo-jolearekin. Bukatzeko, eta galderen txandaren aurretik, Adiskidetuak elkarteko kide batek esku hartu zuen, eta bere esperientzia eta elkarteak migratzaileekin egiten duen laguntza azaldu zuen. Ekitaldian emandako datuen artean, Gizarte Ongizateko arloak jakinarazi zuen aurten 314 banakako arreta eskaini dizkiela pertsona migratzaileei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario