jueves, 16 de diciembre de 2021

Ziztakak Irunen kafe antzoki bat martxan jartzeko prozesuarekin aurrera darrai

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 16 de Diciembre de 2021.

Ziztakak Irunen kafe antzoki bat martxan jartzeko prozesuarekin aurrera darrai

M.A.I. IRUN.

Ziztaka Irunen euskara eta kultura indartzeko baliagarri izango den kafe antzoki bat bultzatzea helburua duen taldea da. Aurten, bi foro eta 150 lagunekin prozesu partehartzaile bat burutu ostean, txosten batean laburbildu dute jasotako informazioa.

Hasitako harremanak sendotuko dira aurten ekimen berriekin eta auzo elkarteekin bilduko dira ere hauen ekarpen eta babesa jasotzeko asmoz. Gainera, kafe antzokia «Irunentzako proiektu bat izanik, irundar guztiei zabalik eta irundar guztien onurarako, interes sozialekoa eta irabazi asmorik gabekoa», egokiena «udalarekin kolaborazioan lan egitea» dela argi du taldeak. Hortaz, udalean ordezkaritza duten taldeekin bilerak egingo dira, bina, lehena proiektua esplikatzeko, bigarrena eran-tzuna jasotzeko eta «emaitzak komunikatzen joango gara»

Nahiz eta helburua «kulturak eta euskarak espazio propioa» edukitzea izan, «kulturak badu ere tokia kalean». Urte berriaren hasieran, urtarriletik apirilera, ekimen bana egingo da hilero Kulturakada izenpean: antzerkia, arte plastikoa, literatura eta bertsolaritza izango dira formatuak.

No hay comentarios: