63 lagun isundu ditu Udaltzaingoak azken astean Irunen, COVID-19arekin lotutako osasun neurriak ez betetzeagatik.
Irungo Udalak gaur emandako azken datuen arabera, 63 zigor espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen hilaren 18tik hilaren 24ra bitarte, COVID-19arekin lotutako osasun neurriak ez errespetatzeagatik.
Zigor gehienak, 40 zehazki, zirkulazio, ordutegi eta gehienezko talde kopuruak ez errespetatzeagatik izan dira; beste 17 musukoa modu egokian ez erabiltzeagatik; bost lagun isundu dituzte kalean alkohola edateagatik; eta azkeneko isun bat ostalaritzako ordutegia ez errespetatzeagatik zabaldu dute udaltzainek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario