Auzotarrek hala eskatuta, udalak aparkalekua handituko du eta bertako zuhaitzak birlandatuko ditu.
Aparkalekuaren handitzea auzotarren eskaera zela esanez hasi du prentsaurrekoa Cristina Laborda Lanen zinegotziak.
Labordak azaldu du, 21 aparkaleku izatetik, 40 izatera igaroko dela aparkalekua, guztiak bateria eran. Ondoren, lanei buruzko zehaztasun gehiago eman ditu.
Espaloia hobetuko dute aparkalekurako bi sarbide egoki jarriz. Gazteluzar kaletik ahalko da sartu, bertan aldapa bat jarriko dute. Bigarren sarrera, Jose Mari Iparragirre karrikan egongo da eskailera batzuen bitartez.
Ondoan dagoen berdeguneko zuhaitzei buruz zinegotziak esan du “ahalik eta zuhaitz gehien” birlandatuko dituztela “ingurune hurbilenean”. Labordak esplikatu du udal teknikariek lekua aztertu ostean hartu dutela erabakia. Aparkaleku berriaren perimetroan geratuko diren berdegune berrietan zuhaitz ale berriak landatuko direla eman du jakitera udal ordezkariak.
Lau hilabeteren buruan lanak amaitzea aurreikusten du udalak. Urbycolan enpresari esleitu diote proiektua eta 209.921,28 euroko aurrekontua dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario