'Mina' izeneko erakusketa inauguratuko dute larunbatean. Hainbat koadro aurki daitezke, zirriborroekin eta 3Drako inprimagailuekin egindako irudiekin.
Gazteartean Expo programaren aurtengo ikasturteko laugarren erakusketa bisitatu du gaur Santi Jimenez Gazteria ordezkariak, Garikoitz C. Muruarekin batera. Haiekin batera Amets Zalakain izan da (haren ahizpa Lurgi Zalakainekin batera), bere obrek apainduko baitituzte Martindozenea gaztelekuko hormak, Mina izeneko erakusketarekin.
Hiru dimentsiotako arteari txoko bat egin diote gaztelekuan. Hainbat koadro aurki daitezke, zirriborroekin, hasierako diseinuekin eta 3Drako inprimagailuekin egindako irudiekin. Gainera, prozesu osoan erabilitako material filamentuak ere jaso dituzte bertan. Orotara, dozena bat objektu artistiko aurki daitezke, horien artean ahizpek egindako bitxi batzuk. Berezitasun bezala, ingurumena eta eraginkortasuna baliotzat hartuta, artistak erabilitako materiala plastiko biodegradagarria da.
Pandemia dela eta, soilik gaztelekuko erabiltzaileek ahalko dute erakusketa bisitatu. Inaugurazioa hilaren 23an (larunbata da) egingo dute, eta honi lotuta, tailer bat eskainiko du Zalakainek. Bere prozesu sortzailea erakutsiko die gazteei, eta ideia batetik abiatu7ta lehenengo marrak, zirriborroa eta pieza bat nola amaitzen erakutsiko du. Arratsaldean izango da tailerra, baina ordua ez dute oraindik zehaztu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario