Trafiko Zuzendaritza Nagusiak ezarritako azken neurrien gaineko informazioa helaraziko diete herritarrei, joan den urtarrilaren 2tik abian den erregulazioa hain zuzen ere.
Irungo Udaltzaingoak patinete elektrikoen erabileraren gaineko kanpaina bat abiatu du Irunen. Trafiko Zuzendaritza Nagusiak ezarritako azken neurrien gaineko informazioa helaraziko diete herritarrei, joan den urtarrilaren 2tik abian den erregulazioa hain zuzen ere. Erregulazio berri honek patinete elektrikoak autotzat jotzen ditu, beraz, kotxe zein motorren zirkulazio araudi berbera dute jada.
Irungo Udaltzaingoko ordezkari Crstina Labordak eta Mugikortasun saileko ordezkari Borja Olazabalek eman dute kanpainaren berri, Kolon pasealekuan eskainitako agerraldiarekin.
«Hemendik aurrera patineteen erabiltzaileek galtzada erabili beharko dute, eta ez espaloia», esan du Labordak. Horrez gain, patinete hauen gidariei ohiko auto gidariei ezarritako alkohol tasa berbera ezarri diete, ezingo da aurikularrik eraman, eta telefono mugikorraren erabilera debekatu dute. Gauez erabiltzen bada, gainera, arropa islatzailea eraman beharko da edo bestela, argiztapen sistema bat.
Hiriko udaltzainak dagoeneko erabiltzaileekin harremanetan jartzen hasi direla azaldu dute bi ordezkariek, eta araudia azaltzen duen liburuxka batzuk banatzen hasi direla.
No hay comentarios:
Publicar un comentario