Oinaurre, Landetxa eta Santiago auzoan izan dira azken asteetan lanak.
Lehenik, Oinaurre auzoko Piketazaharra kaleko espaloia berritu dutela adierazi dute. Zehazki, Jose Manuel Estonba parkearekin elkartzen den karrika zatia.
Kasu honetan, arazoa espaloiaren zoladura asfaltozkoa zela eta pixka bat hondatuta zegoela esan dute udaletik. Afera, oinezkoentzako bidea 2,2 metro zabalduz konpondu dutela azaldu du Lanen zinegotzia den Cristina Labordak.
Landetxako Errepublika eraikineko sarbide eta irteerak hobetu dituztela ere azaldu dute. Bertara iristeko, hainbat koska daude eta lan hauen bidez, Errota kaletik igo daitekeen aldapa bat jarri dute. 81.600 euro erabili dituzte lan hauek burutzeko.
Landetxako frontoiko lanekin hasiko dira “datozen egunetan”, euria egiten duenean sortzen diren itoginak ekiditeko lanak izango dira Labordak esplikatu duenez.
Azkenik, Santiago auzoko argiztapena hobetu dute led argiak jarriz. 36.107,76 euro bideratu dituzte egokitzapen hauetara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario