Hiria eremu gorritik irtetean, berriz elkarretaratzeak antolatuko dituztela eman dute jakitera.
Eremu gorria izateari utzi arte, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak bertan behera utzi ditu astelehenetako elkarretaratzeak. Erantzukizunezko ekintza bat dela esan dute, kolektibo bereziki kaltebera direla argudiatuz.
Osasun publikoan, langile eta baliabide gehiago egon daitezen eskatu du mugimenduak. Irun eremu gorria izateak, ospitalizazio gehiago egotea dakarrela uste dute. Beste behin, eskerrak eman dizkiote haien oinarrizko eta bizitzeko beharrak artatzen dituzten langile guztiei.
Txertaketa gauzatzeko protokoloa saltatu eta txertoa jarri duten politiko eta kargu publikoen jarrera salatu dute. Koronabirus gaitzari aurre egiten dabiltzan osasun langile eta kalteberak diren kolektiboak mespretxatzen dituen jokaeratzat jo dute.
Pandemia garaian bizi ala ez, pentsio publiko duinak aldarrikatu dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario