Mihise handien gainean sortutako pinturak ditu ikusgai Jesus Maria Cormanen erakusketak.
Otsailaren 5ean, arratsaldeko 7etan izango da bisita gidatua. Helena Elbusto Menchu Gal aretoko komisarioaren esku egongo da bisita eta artista ere bertan egongo da.
Mihise handien gainean sortutako obrak dira Jesus Maria Cormanek Irunenera ekarri dituenak. Naturak egoera puruan duen berezko hizkuntzara hurbiltzen dute ikuslea, edertasunetik basatira, haien hizkuntzara.
Bisita gidatura joan ahal izateko, izena eman behar da helbide elektroniko honetara idatziz edo telefono honetara deituz: 943 50 54 08
No hay comentarios:
Publicar un comentario