viernes, 15 de enero de 2021

Astelehenean zabalduko dute Irungo ikastetxeetan izena emateko epea

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 14 de Enero de 2021.

Astelehenean zabalduko dute Irungo ikastetxeetan izena emateko epea

Astelehenean (hilak 18) zabalduko dute 2021-2022 ikasturterako Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan aurrematrikulatzeko epea. Hilaren 29an itxiko dute.

Irungo Udaleko Hezkuntza sailak jakinarazi berri duenez, astelehenean (hilak 18) zabalduko dute 2021-2022 ikasturterako Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan aurrematrikulatzeko epea. Hilaren 29an itxiko dute.

Hamabi ikastetxeren artean aukeratu ahalko dute gurasoek, aukerak lehentasun handienekotik txikienekora ordenatuta. Ikastetxe baterako eskabideen kopurua handiagoa bada hutsik dauden tokiena baino, legediak xedatzen duen baremoa aplikatuko dute tokiak esleitzeko. Zentzu horretan, noren etxean non dagoen izango da eskaera bakoitza puntuatzeko pisurik handieneko elementua.

Honako dokumentazioa aurkeztu beharko da izen emateetarako: familia liburuaren fotokopia eta NAN edo ANT, ikaslearen errolda/bizikidetza agiria edo familia unitateko kide guztien erroldatze ziurtagiria, (Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoko kutxazainetan eskuratu ahalko da erroldatze ziurtagiria, 08:00etatik 22:00etara bitartean, nortasun agiriak aurkeztuta, edo 010 telefonoan edo Irun Txartelaren bidez eskatu),  puntu gehiago lortzeko balio duten beste zirkunstantzia batzuk (minusbaliotasunak, lantokiaren helbidea, familia ugaria) egiaztatzeko dokumentuak, 2019ko errenta aitorpena, Gipuzkoatik kanpo egin bada soilik eta  EAEtik kanpo eskolatutako ikasleek egindako ikasketen ziurtagiria.

Dokumentazio hori eskuratuta, eskaera lehen aukeratu duten ikastetxean bertan bete beharko dute gurasoek, edo bestela, online egin. Ondoren, eskatzaileen zerrendak eta behin-behineko eta behin betiko zerrendak ikastetxeetan argitaratuko dituzte.

Udaletik nabarmendu dutenez, ikastetxe bateko 2 urtekoen gelan matrikulatuta dauden haurrei tokia bermatuko diete, beti ere ikastetxe berean jarraitzen badute. Beraz, ez dute aurrematrikulaziorik egin beharko. Era berean, datorren urtean DBHn hasiko diren ikasleek ez dute eskaerarik egin beharko, baldin eta eskola aldaketarik ez badago; beren eskola ez den ikastetxe batera joan nahi izanez gero, eskaera egin beharko dute.

Informazio gehiago jasotzeko, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetara jo dezakete herritarrek, edo bestela, 010 telefono zenbakira deitu.

Bisitak, aldez aurreko hitzorduarekin
Ikastetxeek antolatutako bisiten berri ere eman du udalak, behin betiko eskaera egin aurretik familiek xehetasun gehiago jaso nahik balute. Bertaratzeko aldez aurretik hitzordua hartu beharko da, egun eta ordutegi hauetan:

  • Belaskoenea HLHI: Hilaren 19an, 16:00etan (943 627 595).
  • Dunboa HLHI: (bisita pertsonalizatuak) (943 622 155).
  • Eguzkitza HLHI: Hilaren 19an eta 21ean, 17:00etatik 18:45era bitartean (943 505 910).
  • Elatzeta HLHI: Urtarrilaren 19an, 21ean eta 26an, 16:15ean (943 937 759).
  • Leka-Enea HLHI: (bisita pertsonalizatuak) (943 667 004).
  • Toki Alai LHI: Hilaren 18tik 22ra bitartean, 17:00etan eta 17:30ean (943 899 124 /943 622 837).
  • Txingudi Ikastola HLHI: Hilaren 18tik 22ra bitartean, 16:30ean eta 17:00etan
    (943 894 000).
  • Erain Txiki HLHI (bisita pertsonalizatuak) (943 627 111).
  • Irungo La Salle HLBHIP: Hilaren 18tik 21era bitartean (943 628 411).
  • El Pilar HLBHIP (bisita pertsonalizatuak edo talde txikien bisitak): Hilaren 16an eta 23an (943 621700)
  • San Vicente de Paul HLBHIP: Hilaren 20an, 17:00etan (943 619 990).

 

No hay comentarios: