viernes, 15 de enero de 2021

Mugarik gabeko Euskal Herria aldarrikatuko dute bihar Santiago zubian

Noticia publicada en Bidasoko HITZA,el viernes día 15 de Enero de 2021.

Mugarik gabeko Euskal Herria aldarrikatuko dute bihar Santiago zubian

Mugaren itxiera partzialak «nazio gisa dugun urradurak eta arrakalak areagotuko» dituela esan dute EH Bai mugimenduko kideek, Frantzia zein Espainiako estatuek beraien «izara uniformizatzailea sendotzeko baliatuko» dutela egoera hau.

Atzotik, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga partzialki itxi du Frantziak, noiz arte zehaztu ez duten arren. Erabaki horren aurrean, EH Bai mugimenduak mobilizazio bat iragarri du biharko (hilak 16) Hendaia eta Irun arteko Santiago zubian. 12:00etan elkartuko dira.

Mugaren itxiera partzialak «nazio gisa dugun urradurak eta arrakalak areagotuko» dituela esan dute mugimenduko kideek, Frantzia zein Espainiako estatuek beraien «izara uniformizatzailea sendotzeko baliatuko» dutela egoera hau. «Euskal herritarren arteko harreman naturala, familiarra, afektiboa, kulturala, soziala, ekonomikoa, etab… eten egingo dizkigute, inposizioaren bitartez».

Nazio eta herri bezala bizitzeko, erabakitzeko eta baliabide eta tresnak indartzeko inoiz baino behar handiagoa dagoela diote, «demokraziaren hustutze honen aitzinean muga artifizialak desegin eta eremu naturala den Euskal Herria eraiki beharra» dagoelako haien hitzetan.

Euskal Herria «setio egoeran» jarriko dutela ere salatu dute, eta horren adibide gisa Baigorriko opor zentroan instalatu berri duten militar akanpalekua jarri dute. «Orotara 4.800 polizia, jendarme eta militar mobilizatuak izanen dira operazio honetarako. Zer bilatzen dute indar polizial eta militar hedatze horrekin? Beldurra sortu nahi al diete bertako herritarrei?

No hay comentarios: